"Gerrak bezala, jendeak ez du iraultza gustura egiten. Hala ere, ezberdintasuna zera da, gerra batean, zeregin erabakigarria hertsapena dela; iraultza batean zirkunstantzien hertsapenik baino ez dago. Iraultza beste biderik ez dagoenean gertatzen da". Leon Trotski, Errusiako Iraultzaren Historia, XLII.

"Unea heldua denean, gauzak abiadura eta energia handiarekin mugituko dira han, baina denbora pixka bat pasa daiteke puntu horretara iritsi arte". (Engels, 1891ko urriaren 24a)

"Dagoen guztiak galtzea merezi du"

Marx eta Engelsen arabera, sozialismoa gizadiaren aldi iragankor bat da, hurrengo fasera, komunismora, igarotzeko hedapen planetario bat behar duena. Hala eta guztiz ere, “komunista” edo “komunista tradizioa” duten alderdi askok nazio mailako errepublika sozialista bat ezartzea dute helburu, sozialismoaren mundu mailako beharra alde batera utziz eta internazionalismoa estrategia politiko gisa baztertuz.

Nazioarteko Korronte Marxistatik Horitzó Sozialista ospatu eta ongietorria ematen diogu, berriki sortu den gazteria komunistaren hedapenerako organoa Països Catalans-etan. Euskal Herrian Mugimendu Sozialistarekin (MS) eta ezker abertzalearekiko bere zatiketarekin antzeko dinamika jarraituz, Horizonte Socialista (HS) Arran, Herrialde Katalanetako gazte erakunderik handiena, ezkerretik zatituta sortu zen.

Iragarpen txundigarri batean, Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Harremanetarako ministroak esan zien Errusiako hedabideei: “NATO, funtsean, Errusiaren aurkako gerra batean sartuta dago, hirugarren baten bidez, eta hirugarren hori armatzen ari da”. Ohi ez bezala haserre, NATOri leporatu zion Ukraina laguntza militarrez hornituz zeharkako gerra egitea, hain zuzen ere mendebaldeko defentsa ministroak Alemanian bildu direnean AEBek antolatutako elkarrizketetarako. AEBtako jeneral batek "aste oso kritikoak" deitu zituenaren bidez Ukrainari emandako babesari buruz.

Nazioarteko Korronte Marxistak elkartasuna adierazi nahi die Mugimendu Sozialistako (MS) kideei, aspalditik ari baitira sektore sozialdemokraten eta EH Bilduren zuzendaritzaren jazarpen eta larderia kanpainari aurre egiten, euskal eskuinaren jarrera atseginarekin.

Ukrainako egungo gerraren berezitasun nagusia da aurrekaririk gabeko informazio-gerra batek erabat eklipsatu duela. Horrek bero handia sortzeko balio izan du, baina oso argi gutxi. Izan ere, bere helburu nagusia ez da informazioa ematea, benetako egoera ezkutatzea baizik. Horretan, onartu beharra dago, arrakasta handia izan dute.